Posts Tagged ‘kulturapartehartzailea’
2025 Donostiako LGTBI+fobia txostena
Sorginloretik Donostiako Udalarentzat egindako 2025eko LGTBI+fobiaren intzidentziei buruzko txostena aurkezten dugu. Lan honen bidez, hirian sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ondorioz gertatzen diren diskriminazio, eraso eta gorroto-intzidentziak dokumentatu eta aztertu ditugu, errealitate horren jarraipena egiteko eta haren bilakaera hobeto ulertzeko. Txostenak erakusten du 2025ean 22 intzidentzia LGTBI+fobiko erregistratu direla Donostian. Homofobia izan da kausa nagusia, kasuen %77,3an presente…
Gehiago irakurri...Gorroto gertakarien aurrean jarduteko protokoloa
Sorginloretik Donostiako Udalarekin batera aritu gara gorroto-intzidenteen aurrean jarduteko eta horiek prebenitzeko Udal Protokolo berria lantzen. Tresna horren bidez, gorrotoak eragindako diskriminazio eta indarkerien aurrean erakundeen erantzuna indartu nahi du Udalak. Prozesu osoan zehar, udal-zerbitzuekin, gizarte-erakundeekin eta aditu diren eragileekin batera lan- eta hausnarketa-guneak dinamizatu ditugu, giza eskubideen eta aniztasunaren ikuspegitik, egoera horiek prebenitu, artatu…
Gehiago irakurri...UIK – Gazteen emantzipazioa hiru zutabe hauetatik abiatuta: etxebizitza, lana eta formakuntza
UIK _ Gazteen emantzipazioari buruzko jardunaldia, etxebizitza, prestakuntza eta lana ardatz hartuta. Horrez gain, elementu estrategikoez arituko gara, hala nola, parte-hartze komunitarioa eta kultura jabekuntza metodoak gisa. Maila ezberdinak azalduko dira, bai instituzionala, bai desabantailan dauden kolektiboekin egunero lan egiten duten profesionalen esperientzia. Adituei entzun ondoren, dinamika parte-hartzaile bat egongo da, gazteek emantzipazio-prozesuetan izan beharko…
Gehiago irakurri...Komunitateak indartzen: ze gazte dira parte?
EGITARAUA IZENA EMAN Komunitateak indartzen: ze gazte dira parte? jardunaldia irakasleei, hezitzaileei eta partaidetza alorrean aritzen den edo interesa duen orori zuzendua dago. Adsis Fundazioak eta Sorginlore Gizarte Elkarteak elkarlanean daramaten Munduko auzoekin ikasten, bertako auzoan ekin proiektuaren baitan kokatzen da. 2020tik Adsiseko Hasierako Lanbide Heziketako lau zentrotan -Basauri, Donostia, Leioa eta Gasteiz- aurrera eraman…
Gehiago irakurri...PLAZerA ihes-gela pedagogikoa feministaren agurra
PLAZerA ihes-gela pedagogikoa bukatu da. Amaiera hau baliatu nahi dugu ibilbide osoari eta bereziki PLAZerA proiektuari agurra egiteko, eta egindako lan kolektiboari balioa emateko. PLAZerA ez da jolas huts bat izan: plazerraren ikuspegi feminista hezkuntza tresna bihurtu duen esperientzia pedagogikoa izan da. Gorputzak, emozioak eta iruditeria berriak aktibatuz, jolasaren bidez plazerrari buruz pentsatu, hausnartu eta…
Gehiago irakurri...LGTBIfobia txostena Donostia
Donostia-an 2024an gertatutako intzidentzia LGTBI+fobikoei buruzko txostena. Bertan, kolektiboko pertsonen aurkako 24 gertakari erregistratu ziren. Hauetatik: % 79,2 #homofoboak izan ziren, gehienbat gizonek eragindakoak eta pairatutakoak, eta batez ere espazio publikoetan eta erdipublikoetan egindakoak. Gizarte-interakzio handiena dagoen hilabeteetan gertatzen da intzidentzia gehien, udan, esaterako. Ekainean eta abuztuan, hain zuzen ere. Abenduan izandako intzidentziak ere…
Gehiago irakurri...GazteEkinBat! Topaketa
gazteekinbat! proiektuaren baitan, Gipuzkoan desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa errazteko lanean ari gara. Pedagogia feministen bitartez, Gipuzkoako Hasierako Lanbide Heziketako hiru zentrotako gazteak parte-hartzearen gaia lantzen aritu dira, toki bakoitzeko ekosistemekin sinergiak sortuz. Arantzazun (Oñati) aurkeztu zituzten hilabete hauetan zehar landutako proiektuak martxoaren 14an, ostiralez. Blas de Lezo LHII, Oñati BHI, Errenteriako Don…
Gehiago irakurri...ekinbat! Gazteok komunitateak josten
Desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erreztea helburu ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze Kultur Elkarteak, Zabalduz Kooperatibako Batzen proiektuak eta guk aliantzan bultzatu dugun proiektua da, EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketako zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinekin elkarlanean. Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztea da. Horretarako, jendartean, komunitatean…
Gehiago irakurri...Partaidetza Komunitarioaren Gakoak
Bi urte danamatzagu Adsis Fundazioa eta Sorginlore partaidetza komunitarioa lantzen ta bertan landutakoa eta ikasitakoa partekatzeko momentua iritsi da hementxe duzue: Parte-hartze kominitaria: gakoak eta esperientziak Partaidetza Komunitarioaren Gakoak Paperean eduki nahi badutu eskatu : info@sorginlore.eus edo maitane.zaldibar@fundacionadsis.org Partaidetza Komunitarioaren gakoaen posterra – A2 Gagoak eta esperientziak: Parte-hartze komunitarioa bazterketa egoeran dagoen gazteriaren lidergoaren…
Gehiago irakurri...Ekintza Komunitarioa Elkarrekin Eraikitzen
Bidelagun izan gara, 2022-2023 ikasturtean, Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak bere ikuspegi komunitarioa landu nahi zuten ekimenei edo gizarte-erakundeei laguntzeko prozesu bat bultzatuko prozesuan. Helburua izan da estrategiak eta harremanak izateko moduak birpentsatzen laguntzea, erronkak partekatzea eta ingurune bakoitzarekin lotutako irtenbideak bilatzea. Prozesu honetan aukera izan dugu hausnakerta dinamizatzeko eta 4 ekimenen ikaspenak eta ikuspegia…
Gehiago irakurri...