WhatsApp Image 2025-03-17 at 13.13.45

GazteEkinBat! Topaketa

gazteekinbat! proiektuaren baitan, Gipuzkoan desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa errazteko lanean ari gara. Pedagogia feministen bitartez, Gipuzkoako Hasierako Lanbide Heziketako hiru zentrotako gazteak parte-hartzearen gaia lantzen aritu dira, toki bakoitzeko ekosistemekin sinergiak sortuz. Arantzazun (Oñati) aurkeztu zituzten hilabete hauetan zehar landutako proiektuak martxoaren 14an, ostiralez.

 

Blas de Lezo LHII, Oñati BHI, Errenteriako Don Bosco LHII eta Fraisoro LHII zentrotako Hasierako Lanbide Heziketako gazteak aritu dira proiektu honetan lanean, parte-hartzea funtsezko elementua izanik askotariko ekimenak osatu dituzte. Zentro partaiden aldetik proposatuta eta elkarlanean, prozesuari agur esateko eta esperientzia ospatzeko, topagunea antolatu zen.

 

Zentroen arteko topaketa Arantzazun

Arantzazun (Oñati) egindako topaketak hiru zentroetako gazteak elkar-ezagutu eta landu dituzten proiektuak elkartrukatzeko balio izan du.

 

Goiz osoan zehar programa zabalaz gozatu ahal izan zuten bertaratutako ia 50 gazteek. Elkar-ezagutzarako jolas eta dinamiketaz gain, euren proiektuak aurkeztu zizkieten beste zentroetako gazteei eta, azkenik, gazteekinbat! proiektuan parte hartu izanagatik diploma bana jaso zuten.

Argazkia_08
Argazkia_01
Kategoriak: Etiketak:
sorginlore-alboko-logoa

KONTAKTUA

Andre Zigarrogileak Plaza 1,
4. solairua (Enea)
20012 Donostia-San Sebastian

629 74 28 07

info@sorginlore.eus