Datuen Babeserako Lege Organikoa

Informazioa emateko betebeharra betez, uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan (Gizarte-Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren informazioari buruzkoa) zehaztutakoaren arabera, jakinarazten dizugu webgunea Sorginlore Gizarte Elkartearen titulartasunekoa dela. Egoitza soziala helbide honetan izanik: Andre Zigarrogileak 1, 3. pisua, 20012 Donostia, IFZ: G-75193888. Lege-ohar honek Interneteko atari honen erabilera-baldintzak arautzen ditu.

Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Oro har, Sorginlore Gizarte Elkartearen eta erabiltzaileen arteko harremanak, baita erakundearen webgunean edo jardueretan eskaintzen diren zerbitzu telematikoak ere, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude. Alderdiek espresuki uko egiten diete dagokien foruei, eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jartzen dira gerta daitezkeen baldintza kontraktual hauen interpretazioan edo gauzatzean sor daitezkeen eztaibaidei irtenbidea emateko.

Komunikazioen tratamendua eta konfidentzialtasuna

Sorginlore Gizarte Elkartea

Komunikazioetan aldeek adostutako helburuetarako beharrezkoa den informazioa soilik jasotzen da eta konfidentzialtasun, errespetu eta erantzukizun irizpideen arabera kudeatzen da. Trukatutako datu edota eduki oro adostutako helburu zehatza betetzeko baino ez da erabiliko eta ez da beste helburu batzuetarako tratatuko, zure berariazko baimenik gabe.

Horrez gain, posta elektronikoak edo bestelako mezuak bidaltzen ditugunean, hartzaile zehatzei zuzenduta baldin badaude, informazio sentikorra edo konfidentziala izan dezakete. Ondorioz:

  • Debekatuta dago mezu horien zabalkundea, kopia, banaketa edota erabilera hartzaileak ez diren hirugarren pertsonek egina bada, Sorginlore Gizarte Elkartearen berariazko baimenik gabe.
  • Komunikazioren bat nahi gabe edo akatsez jasotzen baduzu, mesedez, jakinarazi ahalik eta lasterren eta ezabatu mezua zein izan ditzakeen eranskinak zure sistematik.

Sorginlore Gizarte Elkarteak indarrean dagoen araudiarekin (DBEO/ RGPD eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa – LOPDGDD) bat datorren tratamendua bermatzeko beharrezko neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartzeko konpromisoa hartzen du, komunikazioetan jasotako datu pertsonalak gardentasunez, segurtasunez eta gure balio zein helburu etikoekin koherentzian kudeatuz.

Erabiltzailearen eta/edo parte-hartzailearen onarpena

Lege ohar honek Sorginlore Gizarte Elkartearen interneteko erabiltzaileen zein bere jardueretan parte hartzen duten pertsonen eskura jartzen ditu, bere webguneen (sorginlore.eus edo pedagogiafeministak.sorginlore.eus) eta posta elektronikoko (“izena”@sorginlore.eus) kontuen sarbidea eta erabilera.

Webgunea atzitu, nabigatu edo erabiltzen duen pertsona erabiltzailetzat hartzen da, eta parte-hartzailetzat, berriz, Sorginlore Gizarte Elkarteak antolatutako bileretan, tailerretan, prestakuntzetan, jardueretan edota topaketa presentzial eta/edo telematikoetan parte hartzen duena. Erabiltzaileak edota parte-hartzaileak jakinaren gainean geratzen dira eta onartzen dute webgune hauetara sartzeak edo Sorginloreren zerbitzu, material, jarduera, tailer edo prestakuntzetan parte hartzeak ez duela, inola ere, Sorginlore Gizarte Elkartearekin harreman komertzialik sortzen.

Espazio digitaletan nabigatzeak edota jardueretan parte hartzeak erabilera-baldintza hauek osorik onartzea dakar. Baldintza hauekin ados ez egonez gero, webgunea ez erabiltzea edo erakundeak antolatutako jardueretan ez parte hartzea gomendatzen da.

Webgunerako sarbidea

Erabiltzaileentzat webguneetara sartzeko aukera librea eta doakoa da. Hala ere, zerbitzu batzuk aldez aurretik kontratatzea beharrezkoa izan daiteke. Zerbitzu jakin batera sartzeko erabiltzaileak datu pertsonalak eman behar baditu, datu horien bilketa eta tratamendua indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da, bereziki DBEO (RGPD) araudiaren arabera.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak webgunea modu arduratsuan bisitatu behar du, indarrean dagoen legedia, fede ona eta lege-ohar hau errespetatuz, baita Sorginlore Gizarte Elkartearen edo hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak ere. Erabat debekatuta dago webguneko edukiren bat legez kanpoko helburuekin erabiltzea, baita Sorginlore Gizarte Elkartearen baimenik gabe, webgunean edo bere edukietan edozein motatako kalte edo aldaketa eragiten duen edo eragin dezakeen ekintzak burutzea ere.

Webgunearen titularra ez da bere kolaboratzaileek bertan adierazitako iritzien erantzule. Erakundeak beretzat gordetzen du, aldez aurretik jakinarazi gabe, bere webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, edukietan zein zerbitzuetan, eta baita horien aurkezpen-edo kokapen-moduan ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneetako edukien, diseinu grafikoen eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak Sorginlore Gizarte Elkartearenak dira, eta CC BY-NC-SA 4.0 lizentziapean argitaratzen dira:En cumplimiento con el deber de información recogido en artículo 10 de la Ley 34/2002, de 11 de Julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y del Comercio Electrónico, le informamos que el Sitio Web es titularidad de Sorginlore Gizarte Elkartea , con domicilio social en Andre zigarrogileak, 1 3. pisua 20.012 Donostia con NIF nº G-75193888. El presente aviso legal regula las condiciones de uso del citado portal de Internet.

BY: Sortzaileei aitortza eman behar zaie, hau da, Sorginlore Gizarte Elkartea aipatu behar da (eta abisatzen badiguzue primeran, ilusio handia egiten digu).

NC: Lanaren erabilera ez-komertzialak soilik baimentzen dira.

SA: Egokitzapenak baldintza berberetan partekatu behar dira

 

Lege-oharra

Eduki horien edozein erabilera, aldez aurreko Sorginlore Gizarte Elkartearen baimenik gabe egina, jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketa larritzat hartuko da, eta legez ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu. Sorginlore Gizarte Elkarteak dagokion ekintza judizial eta judizialez kanpokoak gauzatzeko eskubidea gordetzen du.

Erantzukizuna eta bermeak

Sorginlore Gizarte Elkarteak adierazten du, bere ahalmenen eta teknologiaren egoeraren barruan, webgunearen funtzionamendu egokia eta birusik edo osagai kaltegarririk gabekoa bermatzeko beharrezko neurriak hartu dituela. Hala ere, ez da honako egoera hauen erantzule izango, adibide gisa eta ez modu mugatzailean:

  • Edukien jarraitasuna eta erabilgarritasuna.
  • Edukietan akatsik ez egotea edo gerta daitezkeen akatsen zuzenketa.
  • Birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea.
  • Segurtasun-sistemak urratzen dituzten pertsonek eragindako kalteak.
  • Erabiltzaileek webguneko edukiekin egiten duten erabilera; beraz, ez da bermatzen erabilera hori lege-ohar honekin bat datorrenik edo webgunearen erabilera arduratsua denik.
  • Adingabeek webgunea erabiltzea edo datu pertsonalak bidaltzea tutoreen baimenik gabe; kasu horietan, tutoreak izango dira interneten egindako erabileraren erantzule.
  • Erabiltzaileak baimenik gabeko esteken edota iruzkinen bitartez eskuratu ditzakeen edukiak.
  • Erabiltzaileak edo hirugarren batek datu okerrak sartzea.

Sorginlore Gizarte Elkarteak webgunerako sarbidea aldi baterako eten ahal izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe, mantentze-, konponketa-, eguneratze- edo hobekuntza-lanak direla eta. Hala ere, egoerak ahalbidetzen badu, edukiak etengo diren data aldez aurretik jakinaraziko zaio erabiltzaileei. Era berean, uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoaren arabera (LSSICE), indarrean dagoen legediaren, hirugarrenen eskubideen edo moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak izan daitezkeen edukiak kentzeko edo blokeatzeko konpromisoa hartzen du.

Cookiak

Sorginlore Gizarte Elkarteak cookiak erabiltzen ditu webgunean nabigazioa optimizatzeko eta pertsonalizatzeko. Cookieak erabiltzailearen gailuan gordetzen diren informazio-fitxategiak dira, eta horien bidez bildutako informazioa erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta esperientzia hobetzeko erabiltzen da. Cookieen bidez bildutako datuak haien sortzaileekin partekatu ahal izango dira, baina inola ere ez dira erabiltzailearen datu pertsonalekin edo identifikazioa ahalbidetzen duten datuekin lotuko. Erabiltzaileak cookieak bere disko gogorrean instalatzea nahi ez badu, nabigatzailea konfiguratzeko aukera du eta instalazioa eragoztekoa.

Estekak (linkak)

Sorginlore Gizarte Elkartearen webgunean beste iinterneteko gune batzuetarako estekak egoteak informazio-helburua besterik ez du, eta ez du inolako iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik suposatzen. Sorginlore Gizarte Elkarteak ez du erantzukizunik hartzen kanpoko webguneetako esteken edukien gainean, ezta horien fidagarritasunean, zehaztasunean eta  egiazkotasunen, ezta ez du euren balioa edo eskuragarritasun teknikoa bermatzen ere.

Beste webgune batzuetan Sorginlore Gizarte Elkartearen webgunerako estekak ezartzen badira, ez da ulertuko elkarteak esteka hori edo esteka dagoen webguneko edukia baimendu duenik. Esteka dagoen orrian ezin izango dira sartu eduki desegokiak, difamatzaileak, legez kanpokoak, lizunak edo indarrean dagoen legediaren aurkakoak. Sorginlore Gizarte Elkarteak esteka ezarri duen webgunearen jabearen harremanetan jartzeko eta dagozkion ekintza judizial edo judizialez kanpokoak gauzatzeko eskubidea gordetzen du.

Baldintzen aldaketa

Sorginlore Gizarte Elkarteak beretzat gordetzen du Lege-ohar hau aldatzeko eskubidea, modu bakarrean, osorik edo zati batean, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe. Erabiltzaileak edo parte-hartzaileak onartzen du bere erantzukizuna dela Lege-ohar hau aldian-aldian berrikustea.