Sorginlore, sorginen lorea; sorginak: sorkuntza, osabide, askatasuna (izateko, pentsatzeko, adierazteko) eta ahizpatasuna batzen duten emakumeak; sortu eta ekin aditzak batzen dituen hitza; sorginlorea: haziak airean zabaltzen dituen lorea, partekatzeko, mugak gainditzen  elkarren ulermena eraikitzeko eraldatzen den lorea. Esanahi hauek guztiak daude Sorginlore Gizarte Elkartearen baitan.

Erakunde, auzo, herri edo hiri, enpresa eta mugimenduen prozesu eraldatzaileak lagundu eta horien parte izan nahi dugu; bizitzako eta elkartasuneko etikatik abiatuz elkarbizitza eta gobernantzako praktikak eraiki nahi dituzten erakundeak;  pertsonetatik abiatuz, bakoitzaren aniztasunak aintzat hartuz, ekitatiboak, jasangarriak eta beraien errealitate eta testuingurura egokituak.

ESPERIENTZIA, KONPROMISOA eta ZAINTZA

Norbanako eta profesional gisa eskarmentu handiko emakumeek osatzen dugun ekipoa gara, hainbat arlotako prozesu eta proiektuetan ibilbide luzea duguna (komunitario eta tokiko garapena, hezkuntza, lankidetza, gizarte zientziak…) eta eragile ezberdinekin lankidetzan (administrazio publikoa, unibertsitatea, enpresa, mugimendu sozialak…) tokiko eta nazioarteko mailan.

Etengabeko ikaskuntzan murgilduta gauden emakumeak gara, eta nahi batek elkartu gaitu: erronka kolektiboei aurre egiteko dugun eskarmentua besteen eskura jartzea, lagungarri gerta dakielakoan.

Maider Sagredo Escudero

maider@sorginlore.eus

Zaira García Dafonte

zaira@sorginlore.eus

1

Udane Barrenetxea Larrea

udane@sorginlore.eus

Assumpta Ayerdi Olaizola

info@sorginlore.eus

Paloma 2

Paloma Alicia Martínez Pérez

paloma@sorginlore.eus

Ainara Jimenez Iñarra

ainara@sorginlore.eus

Mara

Mara Olazabal Larrañaga

mara@sorginlore.eus

Libe Muguruza Agirre

libe@sorginlore.eus

 

"Konfiantza, zaintza eta parte hartze kolektiboen espazioak sortzen ditugu, konpromiso profesionala eta soziala gure lan egiteko eraren ikurrak izanik."

saretzen

web +