eus

UIK – Gazteen emantzipazioa hiru zutabe hauetatik abiatuta: etxebizitza, lana eta formakuntza

UIK _ Gazteen emantzipazioari buruzko jardunaldia, etxebizitza, prestakuntza eta lana ardatz hartuta. Horrez gain, elementu estrategikoez arituko gara, hala nola, parte-hartze komunitarioa eta kultura jabekuntza metodoak gisa. Maila ezberdinak azalduko dira, bai instituzionala, bai desabantailan dauden kolektiboekin egunero lan egiten duten profesionalen esperientzia. Adituei entzun ondoren, dinamika parte-hartzaile bat egongo da, gazteek emantzipazio-prozesuetan izan beharko lituzketen elementuei buruz eztabaidatu eta hausnarketa kolektiboa burutuko dugu. Gainera, azken urtean hainbat erakundeekin elkarlanean landu den "Emantzipaziorako GIDA" aurkeztu eta entregatuko da.

Jardunaldiaren xehetasunak

  • Data: 2025eko irailaren 15a

  • Lekua: Donostiako Miramar Jauregia

  • Iraupena: 9:00 – 14:00

  • Hizkuntza: Euskara (hitzaldi bat gazteleraz izango da)

Norentzat

  • Gazte, etxebizitza, lana, formakuntza eta/edo giza-arloetan politika publikoen diseinuan aritzen direnentzat

  • Gazteekin lan egiten duten erakunde eta profesionalentzat

  • Emantzipazioaren inguruan interesa duten gizarte-eragileentzat

  • Eta, oro har, gaiarekiko interesa duen edonorentzat, gazteak barne noski!

 Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.

Lan taldea: Batzen, Sorginlore, Ikaslan Gipuzkoa eta Ikertze

Babesleak: Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia

sorginlore-alboko-logoa

KONTAKTUA

Andre Zigarrogileak Plaza 1,
4. solairua (Enea)
20012 Donostia-San Sebastian

629 74 28 07

info@sorginlore.eus