2025 Donostiako LGTBI+fobia txostena

Sorginloretik Donostiako Udalarentzat egindako 2025eko LGTBI+fobiaren intzidentziei buruzko txostena aurkezten dugu. Lan honen bidez, hirian sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ondorioz gertatzen diren diskriminazio, eraso eta gorroto-intzidentziak dokumentatu eta aztertu ditugu, errealitate horren jarraipena egiteko eta haren bilakaera hobeto ulertzeko. Txostenak erakusten du 2025ean 22 intzidentzia LGTBI+fobiko erregistratu direla Donostian. Homofobia izan da kausa nagusia, kasuen %77,3an presente…

Gehiago irakurri...

Gorroto gertakarien aurrean jarduteko protokoloa

Sorginloretik Donostiako Udalarekin batera aritu gara gorroto-intzidenteen aurrean jarduteko eta horiek prebenitzeko Udal Protokolo berria lantzen. Tresna horren bidez, gorrotoak eragindako diskriminazio eta indarkerien aurrean erakundeen erantzuna indartu nahi du Udalak. Prozesu osoan zehar, udal-zerbitzuekin, gizarte-erakundeekin eta aditu diren eragileekin batera lan- eta hausnarketa-guneak dinamizatu ditugu, giza eskubideen eta aniztasunaren ikuspegitik, egoera horiek prebenitu, artatu…

Gehiago irakurri...

Herri Hezkidetzaileak eraikitzeko gakoak

Dokumentu honen lanketa kokatzen da HezkiErak: tokiko eta maila globaleko ikuspegiko eraikuntza kolektiboa hezkidetza-inpaktu baterako proiektuan. Proiektu hori gauzatzen dute Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur Elkarteak, eLankidetza, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin. Proiektu hori tokiko eta maila globaleko ikuspegia duten hezkidetzaren eta pedagogia feministen aldeko laneko prozesu iraunkor baten jarraipena da. Herri Hekidetzilera…

Gehiago irakurri...

UIK – Gazteen emantzipazioa hiru zutabe hauetatik abiatuta: etxebizitza, lana eta formakuntza

UIK _ Gazteen emantzipazioari buruzko jardunaldia, etxebizitza, prestakuntza eta lana ardatz hartuta. Horrez gain, elementu estrategikoez arituko gara, hala nola, parte-hartze komunitarioa eta kultura jabekuntza metodoak gisa. Maila ezberdinak azalduko dira, bai instituzionala, bai desabantailan dauden kolektiboekin egunero lan egiten duten profesionalen esperientzia. Adituei entzun ondoren, dinamika parte-hartzaile bat egongo da, gazteek emantzipazio-prozesuetan izan beharko…

Gehiago irakurri...

LGTBIfobia txostena Donostia

Donostia-an 2024an gertatutako intzidentzia LGTBI+fobikoei buruzko txostena. Bertan, kolektiboko pertsonen aurkako 24 gertakari erregistratu ziren. Hauetatik:   % 79,2 #homofoboak izan ziren, gehienbat gizonek eragindakoak eta pairatutakoak, eta batez ere espazio publikoetan eta erdipublikoetan egindakoak. Gizarte-interakzio handiena dagoen hilabeteetan gertatzen da intzidentzia gehien, udan, esaterako. Ekainean eta abuztuan, hain zuzen ere. Abenduan izandako intzidentziak ere…

Gehiago irakurri...

PLAZerA ihes-gela

PLAZerA ihes-gela   jarduera, Sorginlore Gizarte Elkarteak eta  Ikertze  Kultur elkarteak antolatzen dugu, eXperientziak elkartea eta Ana Orozko arte zuzendariarekin batera, Zumaiako Udalarekin elkarlanean eta  eLankidetza: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren  babesari esker. HezkierErak proiektuaren barne!!    PLAZerA.  Zer da plazera? Zerk eragiten digu? Non plazaratzen dugu? Zein da plazerren plaza? Nora eraman gaitzake plazerak? Denbora…

Gehiago irakurri...

Modu hezkidetzailean lan egin nahi duten hezitzaileentzako orientabideak

HezkiErak: Modu hezkidetzailean lan egin nahi duten hezitzaileentzako orientabideak Hezitzaileentzako, gogoeta eta ariketa dokumentua. ZER DA? Hemen deskargatzeko aukera duzun  dokumentua, Sorginlore eta Ikertzek azken urteetan hezkidetzaren arloan gidatu dituzten prozesu desberdinen ondorioetako bat da. Bertan hezkuntza formal eta ez formaleko hamaika eragileei (Berritzeguneak, unibertsitateak, gaztelekuetako  hezitzaileak, ikastetxe eta lanbide heziketa zentroak, eragile feministak…) galdera…

Gehiago irakurri...

ekinbat! Gazteok komunitateak josten

Desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erreztea helburu ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze Kultur Elkarteak, Zabalduz Kooperatibako Batzen proiektuak eta guk aliantzan bultzatu dugun proiektua da, EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketako zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinekin elkarlanean. Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztea da. Horretarako, jendartean, komunitatean…

Gehiago irakurri...

Jardunaldiak. Ahalduntzeko zubi hezkidetzaileak – Esparru dokumentua

Ahalduntzeko zubi hezkidetzaileak. Hezkidetza-esperientzien arteko elkarrizketa lokala-globala  Garapenerako  Estrategia Positiboen XIV. Jardunaldiak ospatzen dira martxoan 18 eta 19. Hezkuntza formalaren esparrutik haratago, erantzunkizun kolektiboa eskatzen duten hezkidetzako plan integralak izango ditu ardatz. Horretarako, Hegoalde Globaleko esperientziak eta EAEko esperientziak izango dira. Aukera izan dugu eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunarako Euskal Agentzia eta Bilboko Udalaren Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta…

Gehiago irakurri...

Materiala – Hezkidetza eta Pedagogia Feministen II Kongresua

MATERIALAK: liburuxka, podcastak, bideoak, musika … Hezkidetza eta Pedagogia Feministen II Kongresuan bertako konklusioak eta partekatutako jakinduria, gogoeta eta ikaspenak eskuragarri HPF II Kongresuko liburuxkan!! 2023ko ekainaren 26-27an Hezkidetza eta Pedagogia Feministen II. Kongresua aurrera eraman genuen Donostian Ikertze eta Sorinlore artean. Bertan, begiradak, bizipenak, ikuspegi ezberdinak eta barre algara ederrak partekatzeko aukera izan genuen,…

Gehiago irakurri...