Herri Hezkidetzaileak eraikitzeko gakoak
Dokumentu honen lanketa kokatzen da HezkiErak: tokiko eta maila globaleko ikuspegiko eraikuntza kolektiboa hezkidetza-inpaktu baterako proiektuan. Proiektu hori gauzatzen dute Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur Elkarteak, eLankidetza, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin. Proiektu hori tokiko eta maila globaleko ikuspegia duten hezkidetzaren eta pedagogia feministen aldeko laneko prozesu iraunkor baten jarraipena da.
Herri Hekidetzilera eraikitzeko gakoak, hau da , Tokiko inpaktu hezkidetzailea ikuspegi global batetik. GAZTEEI ZUZENDUTAKO UDALEN ESKU-HARTZEAK DEFINITZEKO ETA MARTXAN JARTZEKO GAKOAK. materialarekin jada sortutako eremuetatik abiatzen gara eta zehazki udalei zuzentzen diegu. Fase honetan ere, Costa Ricako erakundeekin dugun loturak garrantzitsua izaten jarraitzen du, bereziki, Bakerako Gizarte-Etxeekin (Centros Cívicos para la Paz, CCP) dugun harremana
Helburu orokorra:
Hezkidetza-inguruneak eta Herri Hezkidetzaileak sor daitezela bultzatzea, hau da, hezkuntzako, familiako -esanahia zabalenean-, gune afektiboak eta publikoak. Bertan, pertsona eta kolektibo guztiek bizi ahal izan ditzaten bizitza eta elkarbizitza askeak, bidezkoak, seguruak, itxaropentsuak, solidarioak eta jasangarriak. Hori guztia, pertsona eta kolektibo horien genero-identitatea eta identitate hori zeharkatzen duten beste alderdiak edozein direla ere.
Helburu zehatza:
Euskal administrazio publikoei tresna bat ematea genero-berdintasuna bultzatzeko betebeharra betetzen laguntzeko. Zehazki, gazteei zuzendutako hezkidetza eragina duten esku-hartzeak definitzeari eta martxan jartzeari dagokionez.
Herri Hezkidetzaileak lantzeko gakoak dokumentu osoa
Herri Hezkidetzaileak lantzeko gakoak laburpena
KONTAKTUA
Andre Zigarrogileak Plaza 1,
4. solairua (Enea)
20012 Donostia-San Sebastian
629 74 28 07
info@sorginlore.eus