PLAZerA ihes-gela pedagogikoa feministaren agurra
PLAZerA ihes-gela pedagogikoa bukatu da. Amaiera hau baliatu nahi dugu ibilbide osoari eta bereziki PLAZerA proiektuari agurra egiteko, eta egindako lan kolektiboari balioa emateko.
PLAZerA ez da jolas huts bat izan: plazerraren ikuspegi feminista hezkuntza tresna bihurtu duen esperientzia pedagogikoa izan da. Gorputzak, emozioak eta iruditeria berriak aktibatuz, jolasaren bidez plazerrari buruz pentsatu, hausnartu eta partekatzeko espazioa eskaini du.
PLAZerA Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur Elkarteak sustatu dugu, eta bidea ez dugu bakarrik egin. Bidelagunak izan dira: eXperientziak Elkartea, Ana Orozko (arte zuzendaritza), Uhinak, Garazi Zabaleta Mendizabala eta Ta Puntukin, eta, Zumaiako Udala eta eLankidetza, Elkartasunerako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, laguntza eta babesari esker.
Ikusi nahi duzu nola eraiki da PLAZeraA ihes gela, hementxe bideoa!!
PLAZerArekin batera, beste bi ihes-gela pedagogiko ere sortu ditugu urte hauetan, Paradisua eta Harimakila ihes-gelak , Hiru ekimenek osatu dute gure ekarpena: pedagogia feministatik sortutako tresna ludiko eta kritikoak. Eta bertatik pasa zarate 2000 lagun, famili, lankide... , jolasteko, gozatzeko ,eta ikasteko gogoz !!
Mila esker denei eta esateko bakarra dugu,
PLAZerA IZAN DA!