ANIZTASUNA Ekintzailetzan

Plazer handia izan da hamabost ekintzaile hauekin solasean aritzea. Nork bere arlotik, nork bere ibilbidetik, ilusioz beteriko hazitxoa jartzen du. Hasieran, zaila zirudien hamabost pertsona hauen artean zerbait komunean aurkitzea. Baina elkarrizketak aurrera egin ahala, badira errepikatzen diren keinuak, hitzak eta emozioak. Batez ere, begirada: begiak distiratsu, eta beraien proiektuez hitz egitean erakusten duten grina.

Gipuzkoan ekintzailetzak ibilbide luzea izan arren, haren inguruko iruditeria oraindik ere mugatua da. Sarritan, hazkunde ekonomikoarekin, berrikuntzarekin edo enpresaarrakastarekin lotzen da, eta horrek beste ekintzailetza-motak itzalean uzten ditu. Bilduma honek askotariko ibilbideak eta lan egiteko erak dituzten ekintzaileen ahotsak lehen planoan jarri nahi ditu.

 

Egilea: Sorginlore  Gizarte Elkartea

Lan taldea: Sorginlore | DOT | Impact Hub Donostia 

Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Diseinua: Sorginlore

Argazkilaria: Luz Norte Films

Itzulpena: Elegin Euskara Zerbitzua