AZALA (EUS)

Maitasun Jokoa

Maitasunaren Jolasa hezitzaileentzako eta gazteentzako  material ludiko pedagogiko feminista da. Maitasuna praktika politiko, sozial eta kolektibo gisa lantzen du, eta botere-harremanek, arau sozial eta kulturalek eta gorputz-esperientziek nola zeharkatzen duten aztertzen du.

Maitasun erromantikotik at, ardatz hauek lantzen ditu: kolektiboaren indarra, norberaren maitasuna eta interdependentzia, plazera eta ezetzaren kudeaketa.

Lanketan murgilduta

Sorginlore eta Ikertze elkarteek  Easoko Gizarteratze eta Haur Hezkuntzako gazteekin, eta elkarrekin eraikitzen ari gara jolasa. Hauek dira orain arteko ondorio nagusiak:

  • Pedagogia feminista praktikan. Ezagutza eta rol guztiei tokia eman, konfiantza eta gune seguruak sortu, normalizatutakoa zalantzan jarri, kolektiboan eraiki, egitetik ikasi, ekinean gozatu eta akatsei tokia eman.
  • Gazteak eraldaketaren eragile. Gazteek rol hezitzaile eta eraldatzailea hartzeko aukera dutenean, hartu egiten dute. Horrek eragin handia du beren autopertzepzioan, beste gazteengana iristeko orduan eta gaia lurreratzean. Gakoa partaidetza erreala da, prozesu osoan zehar.
  • Oihartzun handiena izan duten hiru ideia:
    • Maitasunak forma eta norabide asko ditu. Loturak, hutsuneak, galerak eta aldaketak ere maitasunaren parte dira.
    • Ezetza gorputzean sentitzen dugu, eta zaila egiten zaigu hori ulertzea eta hitzez adieraztea. Gazteek landu beharreko gai nagusietako bat dela nabarmendu dute.
    • Kolektiboaren indarra. Gazteek berez eman diote garrantzia handiena, ia konturatu gabe.

Prozesuan jarraitzen dugu

Jolasak bidea jarraituko du Irudikan, Termalismo eta Ongizate graduan,  Oñatiko LHko Kirol graduan eta Costa Ricako 2 Centro Civico para la Paz-en.

2027ko maiatzean, Maitasunaren Jolasaren mamia, edukia, jokoak eta lanketa feminista material didaktiko batean argitaratuko dutu hezitzaileen eta gazteen eskura.

eLankidetza – Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Kategoriak: Etiketak: ,
sorginlore-alboko-logoa

KONTAKTUA

Andre Zigarrogileak Plaza 1,
4. solairua (Enea)
20012 Donostia-San Sebastian

629 74 28 07

info@sorginlore.eus