Motxila Laranja ihes-kalea

MOTXILA LARANJA hartu

eta zuen herrian lagun artean abentura bizitzeko prest zaudete??

12 -18 urte badituzue hartu zure bidaiaren txartela, etorri, bizi, gozatu eta aurre egin topatzen dituzuen erronka eta frogei.

 

Egunerokotasunetik atera, bidaia abiatu eta horrelako abentura bat bizitzeko pausoa ematean, inoiz ez dakigu ziur zer topatuko dugun, zer harreman egin, gozatu edo galduko ditugun, zein leku deskubrituko, zein ikaspen eta ikuspegi berri jasoko, zein esperientzia biziko, zenbat oroitzapen pilatuko….Anne Carson kanadarrak zioen, bidaia egiteko arau bakarra dagoela: Ezin zara joan zinen moduan itzuli. Desberdin bueltatu behar zara”. Eraldaketarako prest?

Aurreko egunean jakingo duzue bidaiari talde guztiek zein izango den abiapuntua. Aukeratutako orduan bertara gerturatu, antolakuntzak banatuko dituen motxila eta mapak jaso eta atzerako kontaketa hasiko da. Lortuko al duzue froga guztiak gainditu eta azken geltokira iristea? Prest al zaudete zuen herri eta kaleetako txoko ezkutuak deskubritu eta bertan gordeak dauden enigmak argitzen saiatzeko? Azkar ibili, herri bakoitzean 16 tiket bakarrik daude  bidaian parte hartzeko!

Egutegia eus

  info@ihesgelapedagogikoa.eus   / 623 558 555

 

MOTXILA LARANJA ihes-kalea -  #ELKARLANEANINDARRA