Emakumeen indarra: vivencias e imaginario en tiempos de covid

EMAKUMEEN INDARRA - ARGAZKI ERAKUSKETA

  • Noiz Azaroak 8 - Abenduak 5
  • Non:  Kulturarteko Plaza Feminista
  • Irekiera: Azaroak 8, 18:00etan

Erakusketa honen bidez, emakumeen indarra aitortu eta hari lekua eman nahi diogu, haien irudikapen anitzetan, eta iruditeri nagusia zalantzan jarriz.

Rol naturalizatuen eta emakumeei, femeninoari, lotutako ezaugarrien artean, indarra ez da agertzen. Normalean, indarra fisikoari, oldarkortasunari, botereari edo gizonezkoari lotutako kontzeptua da. Halaber, indarra irudikatzen da zerbait monolitiko bezala, iraunkorra, huts egiteko aukerarik gabe, sentikortasunetik kanpo, betirako irribarrea bezala eszenatoki ideal batean.

Hainbat tailerretan honi buruz hausnartu eta partekatu dugu, eta argazkien bitartez indarraren gure irudikapena eta bizipena aztertu dugu.

Lan hau modu kolektiboan egin dute Sorginlore Gizarte Elkarteak, Nagore Legarretak eta, San José-tik (Costa Rica), Colectiva Caminandok eta Nati Vargasek. Bertan, Elizaran Ikastetxeko ikasleek, Izkali Institutura eta Campo Creativo 0-ra lotutako Emakumeen Kultura Tailerreko kideek, Uliako Lore-Baratzak baratzea zaintzeko taldeko emakumeek, Colectiva Caminando-ko kideek eta Gipuzkoan bizi diren beste hainbat emakumek hartu dute parte. 

Bestalde, tailerrak egin dira Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII-ko eta Hernaniko AEK-ko ikasleekin eta AMHER-ko Emakumeen Taldeko kideekin ere. Hauen argazkiak eta gogoetak irekiera egunean banatuko den koaderno batean jaso dira. Azkenik, irekiera egunean ere, ikusgai egongo dira argazkiekin Inge Mendiorozek egindako bideoak.

MAHAI-INGURUA  “Emakumeen indarra: vivencias e imaginario en tiempos de covid” 

  • Noiz: Azaroaren 23an 18tan 
  • Non: Kulturarteko Plaza Feminista 
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz 

 

Pandemia-aldia zaila izan da, eta pertsonek zer baloratzen dugun eta bizitzaren jasangarritasunerako  garrantzitsua zer den azaldu digu. Emakumeek sortutako erresistentziei eta alternatibak partekatuko ditugu eta hauek emakumeen indarraren inguruko iruditerian izan duten eragina. 

Emakumeen indarra_Hernani Kartela azken bertsioa