Emakumeen Indarra lantzen

Rol naturalizatuen eta emakumeei, femeninoari, lotutako atributuen barruan, ez da indarra agertzen - kontzeptu hori fisikoari, oldarkortasunari, botereari eta maskulinoari lotuta egon ohi da -. Oro har, zaila egiten zaigu geure indarra identifikatzea eta harekin erlazionatzea, bai eta ahizpatasuna indar-iturri gisa baloratzea ere; aitzitik, besteak zaintzeko sakrifizioan erakutsitako indarra miresten dugu. Zer da indarra? Zerk ematen digu indarra? Nola irudikatu nahi dugu indarra? Edertasuna ikusten dugu emakumeen indar-erakustaldian? Beharrezkoa da gizonezkoen indar-ereduari jarraitzea espazioak okupatzeko?

Hiru lantegitan Elizaran Ikastetxeko ikasleekin eta Izkali Institutuari atxikitako Emakumeen Kultura Tailerreko kideekin landu ditugu gai horiek. Nagore Legarreta argazkilariak gure indarra proiektatzen lagundu digu.