Andragora
Andragora Tolosaldeko 27 udalerrien artean osatutako Emakumeen Etxea da.
Eskualdeko mugimendu feministaren eta udalerrien artean osatutako kogestioan oinarritutako Etxea, hain zuzen.
2018an abian jarritako parte hartze prozesuan erabaki ziren Andragoraren oinarriak: inklusiboa, irekia eta plurala izatea. Leku segurua izatea, emakume guztientzako
errespetuan eta konfiantzan oinarritua. Tolosaldean feminismoaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten emakume eta kolektibo guztientzat erreferente zabalduko duena. Horizontala, parte-hartzailea eta biltzarkidea. Lotsagabea, probokatzailea eta iraultzailea. Belaunaldi artekoa, hezitzailea, sortzailea, dinamikoa, bizia eta aktiboa. Ekologikoki jasangarria, irisgarria, sarbide errazekoa eta erosoa.Ekipamendu publiko-komunitarioa, laikoa eta euskalduna.
Zimendu horiek edukiz, 2024eko urtarrilean hasi zen Andragora goiz eta arratsaldez irekitzen. Ordutik, hainbat zerbitzu eta elkargune eskaintzen ditugu, bai eta programazio ezberdina ere.
Astelehenetik ostegunera goiz eta arratsaldez dago irekita, 10:00-14:00 eta 16:00- 20:00 bitartean. Ostiraletan, aldiz, goizeko ordutegia daukagu. 600 metro karratuz ostatutako etxe honek espazio ezberdinak ditu: areto nagusia, officea, Tolosako Udaleko Berdintasun Saileko bulegoak, sukaldea, eta erabilera anitzeko beste hainbat gela.
Bi urte hauetan bidelagun izan ditugun emakume guztiei esker, bizirik dagoen proiektua da, arnasa duena. Izan ere, askotariko emakumeen arteko sareak eraikitzeko espazioa da gurea, sentsibilizaziorako, ahalduntze feministarako eta indarkeria matxistaren aurkako ikuspegi integrala landu ahal izateko espazioa.
Apirilatik aurrera, Sorginlorek dinamizatzen du Andragora eta bertan topatuko duzue taldeko Libe eta Mara!!
Izan gure bidelagun proiektu honetan! www.andragora.eus
KONTAKTUA
Andre Zigarrogileak Plaza 1,
4. solairua (Enea)
20012 Donostia-San Sebastian
629 74 28 07
info@sorginlore.eus