Komunitateak indartzen: ze gazte dira parte?
Komunitateak indartzen: ze gazte dira parte? jardunaldia irakasleei, hezitzaileei eta partaidetza alorrean aritzen den edo interesa duen orori zuzendua dago. Adsis Fundazioak eta Sorginlore Gizarte Elkarteak elkarlanean daramaten Munduko auzoekin ikasten, bertako auzoan ekin proiektuaren baitan kokatzen da. 2020tik Adsiseko Hasierako Lanbide Heziketako lau zentrotan -Basauri, Donostia, Leioa eta Gasteiz- aurrera eraman den partaidetza komunitarioko prozesuetatik eratortzen da jardunaldia.
Jardunaldi honetan, partaidetza eta komunitatearen ulermen eta bizipen ezberdinetatik abiatuz, elkarte, hezitzaile eta gazteen artean ezagutza truke kritiko-eraikitzailea sustatuko dugu, komunitarioa den hori eraldatzen eta sustatzen jarraitzeko, gazteak subjektu direlarik. Lanketa hau, honako ardatzetatik osatu eta aztertuko dugu: tokikotasunaren eta ezagutza globalen hartu-emanetik, giza eskubideetatik, genero ikuspegitik eta jasangarritasunetik.
HELBURUAK
Begirada guzti horretatik ereiten diren eta elkarlotuta dauden helburuak honakoak dira:
- Azterketa edo analisi bat egitea gazteen partaidetza-joera anitzez. Zein gaztek, nondik eta nola parte-hartzen duten ikustaraztea; batez ere, periferiak kontuan hartuz.
- Hezitzaileen rolak zein erreferentzialtasunak gazteen parte-hartzean duen eragina azpimarratzea, bidean aurkitzen ditugun erronkak eta, batik bat, erronka horientzako erantzun posibleak definitzeko.
- Esperientziak eta estrategiak konpartituz elkarrizketa esanguratsua sortzea partaide guztien artean, komunitate-sena eta komunitatea(k) indartzeko.
METODOLOGIA
Parte-hartze formatu ezberdinak biltzen dituen egun eta erdiko programa du jardunaldiak; aurretik aipatu bezala hasierako ildo nagusia testuinguruan kokatu ostean, alderdi ezberdin zein elkarlotuak mahaigaineratuko ditugu: bertan gazteen esperientziak entzun, gazteen eta gazteekin jarduten duten elkarte eta talde ezberdinen bizipenak bildu, gazteen ahotsetik egindako sistematizaziotik ateratako hausnarketak partekatu eta tailerren bitartez horiek gorpuzten saiatuko gara.
EGITARAUA
URRIAK 1
9.30 AURKEZPEN INSTITUZIONALA. eus + itzulpena
10.00 SOLASALDIA. Ze komunitate eta zein gazteren inguruan hitz egiten dugu? eus + itzulpena
- Parte Hartuz. Iker Iraola.
- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Iratxe Uriarte Eiguren.
11.30 ATSEDENA
12.00 AURKEZPENA ETA TAILERRA. Gazteen esperientzia-bizipenen sistematizaziotik ikaspenak. es
13.30 MOKADUTXOAK
14.30 ESPERIENTZIA-MAHAIA. Gazten antolamenduen ikaspenak. bi + itzulpena
- Kamanga Influenceres Club. Esther Saugga eta King Nelson.
- Kardio Klub. Lore Etxebarria eta Ekain Zubikarai.
- 12 Nubes. Gasteizko Kale Heziketa Udal Programa.
URRIAK 2
9.30 AURREKO EGUNEKOAREN LABURPENA. eus + itzulpena
9.35 ESPERIENTZIA-MAHAIA. Nola osatu parte-hartze ekimenak gazteekin? Ipar-Hego esperientziak. bi + itzulpena
- Adsis Fundazioa Kanariak. Aurora Acosta.
- Adsis Fundazioa Valentzia. Taleia gazte zentroa. Ana Fornés Constán.
- Centro de la Mujer Peruana Flora Tristán. Eleana Rodríguez Valero.
- BadaBideBat. Beñat Benize.
11.30 ATSEDENA
12.00 TAILERRAK
- Gazteen lekua. es
- Zerk inspiratzen gaitu eta zerk funtzionatzen digu? bi
14.00 ITXIERA ETA KLOWKLUSIOAK eus + itzulpena
BABESLEAK
Jardunaldia, urriaren 1 eta 2an ospatuko da Donostian, Cristina Enean, eLankidetza Garapenerako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren, Donostiako Udalaren eta Gizpuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker.
KONTAKTUA
Andre Zigarrogileak Plaza 1,
4. solairua (Enea)
20012 Donostia-San Sebastian
629 74 28 07
info@sorginlore.eus