ekinbat! Gazteok komunitateak josten

Desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erreztea helburu

ekinbat! Banner argazkia 1500x1000

ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze Kultur Elkarteak, Zabalduz Kooperatibako Batzen proiektuak eta guk aliantzan bultzatu dugun proiektua da, EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketako zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinekin elkarlanean.

Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztea da. Horretarako, jendartean, komunitatean eta kulturan parte-hartzea sustatzen duten testuinguruak sortuko ditugu. Horrez gain, eragile estrategikoei bideratutako emantzipaziorako funtsezko ezagutzak zabaltzen dituzten tresnak ere garatuko ditugu.

Parte-hartzea funtsezko elementua da proiektu honetan. Gazteekin oinarrizko gaitasun soziolaboralak eta errotze soziokulturala garatuko ditugu, baita ekosistemarekiko elkarelikatzea ere. Era berean, parte-hartzeak enplegu-aukerak sustatzea ahalbidetuko du.

Ikuspegi prebentiboa, sistemikoa eta generokoa duen proposamena da hau, eta euskararen sustapena eta jasangarritasuna barne hartzen dituena.

Zertan arituko gara gu? Erronka komun bati erantzuteko asmoz, proiektuan parte-hartzen dugun eragileek hiru iniziatiba zehatz garatuko ditugu. Guk aliatuen koordinazioa eta gazteekinbat! programa bideratuko ditugu. Azken honen bitartez, partaidetza komunitarioa bultzatuko dugu Hasierako Lanbide Heziketa Zentroetan.

Babesleak:  Kutxa Fundazioko: Desafio ekosozialaretarko aliantzak  eta Gipuzkoako Foru Aldundia:  Gipuzkoa Taldean 2024 - Proiektu esperimentalak