Mahai ingurua – Komunikazioa Feminismotik Eraldatzen
MAIATZAK 30 / 18.30 / EMAKUMEEN ETXEA - ERRENTERIA
Sentitu al duzu inoiz orokortzat eta normaltzat ematen den umorea, iruditegia eta harremantzeko erak ez zaituztela ordezkatzen, ez zarela bertan eroso sentitzen?
Pentsatu al duzu inoiz ez zarela bakarrik ama, bikote edo alaba? Beste rolak eta lekuak dituzula, izan nahi dituzula, aukera eta asma ditzakezula? Akaso erreferenteak faltan dituzula?
Kontziente al zara irudiak eta hitzak ez direla garrantzi gabeak? Ondorioak dituzte. Indartu ahal gaituzte, alaitu, animatu, pentsarazi. Baina, bere baitan molestatu ahal dute ere eta, gainera, indarkeri sinboliko bat izan, beste indarkeri batzuei zilegitasuna eman diezaiokena.
Komunikazioa, kultura-gertaera den heinean, pertsona bezala hautemateko, ulertzeko,
irudikatzeko eta ekiteko ditugun moduei lotua dago. Zentzuen eta esanahien ekoizpeneko gizarte prozesu bat da eta, bertan, errepresentazio sozial hegemonikoek inposatzeko joera dute.
Hortaz, egun, komunikazioan matxismoak islatzen dira, sistema heteropatriarkalean euskarrituta.
Baina, emakumeok*, hainbat era anitzetan hori eraldatzen ari gara. Kultura eratzen eta komunikazio kodeak sortzen protagonista izan nahi dugu (ez babestuak, ez objektu, ez inbisilibilizatuak).
Gero eta gaitasun handiagoa dugu egoerak identifikatzeko, gero eta kontzientzia handiago; erreferenteak ere gehiago dira esparru ezberdinetan; espazioak okupatzen ari gara. Lanketa pertsonala eskatzen du, baita ere konfidantzazko gune seguruak, onplizidadeak; politikak eta baliabideak ere noski. Eta hainbat erronka daude bidean; horien artean:
- Nola erantzun, nola kokatu nazka, amorrua, frustrazioa, etab. sortzen diguten hitz, irudi eta keinu horien aurrean? Zer jarrera, zer tresna eta estrategiak?
- Zer osagai landu behar ditugu diskurtsoaz jabetzeko? Esanahien eta irudien sorkuntzan
parte-hartzeko? Eta, prozesu horretan, nola zainduko dugu arrazakeria, homofobia eta beste edozein zapalkuntza ez sustatzea? Gure errealitatea anitzak uztartzea? Maskulinotzat jotzen diren komunikazio eta harremantzeko eretatik at? - Nola elkartu banakako ahalduntze prozesua eta kolektibotasunaren indartzea eta indarra errepresentazio hegemoniko horiei erresistentzian eta eraldaketan?
Proposatzen dugun mahai-inguruak erronka hauei buruzko hausnarketa eta elkar trukea sortzea du helburu. Horretarako, hiru solaskide izango ditugu, komunikazioan feminismoaren ikuspegitik dihardutenak, bakoitza bere arlotik egungo komunikazioan slatzen diren potere harremanak eraldatuz.
- Beatriz Egizabal: gipuzkoar ipuin kontalaria eta pailazoa. Oihulari Klown taldeko kide izan zen. Eta 2005 urtetik KontuKantoi taldeko partaide da, Cesar Marcos marrazkilariarekin batera. 2017tik geroztik, Ane Labaka bertsolariarekin batera, Erradikalak gara emanaldia prestatu eta hainbat herritan eskaini dute ikuskizuna.
- Laura Contreras: Kosta Rikako idazle, poemagile, blogera eta aktibista feminista. Poesía Irreverente, Voces Fieras eta Colectiva Caminando-ko taldeen kide da. Radio Calles y Cuerpos kale irrati feminista ekimenan parte-hartzen du.
- Rebeca Varela Víquez, Costa Rica. Antzezalea, hezitzailea eta feminista aktibista. Colectiva Caminando, Radio Calles y Cuerpo eta Colectiva Chancha Negra - ko talden kideavda.
- Danele Sarriugarte: gipuzkoar idazle, itzultzaile eta literatura kritikaria da. Erraiak eleberriagatik Zilarrezko Euskadi saria jaso zuen. 2018n Azala erre eleberria argitaratu zuen. 2019ko urtarriletik Donostiako Tabakalerako "Ezbaiak" proiektuko zuzendaria da, egungo kultura digitalaren eta sare sozialen kritika egiten duena.