Ikerketa: Komunikazio matxistaren bizipenak.

Erresistentzia eta eraldaketa estrategia

2018ko udazkenean Gipuzkoako testuinguruan matxismok komunikazioan duen presentzia eta eraginaren diagnosia burutzeko asmoz ikerketa bat hasi genuen. Horretarako aipatutako errealitatea espazio-denbora horretan kokatzen ziren emakumeen bizipen eta subjektibitateetan oinarritu ginen. Era berean, iruditeria eta irudikapen sozialen ekoizpenean aldaketak sortzen dituzten joeren eta osagaien banakako eta talde mailako hausnarketa lortu nahi genuen, ikuspuntu herritar eta feminista batetik, eraldaketarako estrategien eta erantzunen eraikuntza kolektiboan laguntzeko Ikerketan.

Gipuzkoan bizi diren edota gipuzkoarrak diren emakumeak eta baita Costa Ricako talde desberdinetako emakumeak hartu dute parte. Guztira 22 eta 66 urte bitarteko 80 emakume baino gehiagok eta gehientsuenek feministatzat jotzen dute euren burua. Elkarrizketak eta galdeketak partaideen lehentasunezko hizkuntzan egin dira, gaztelaniaz eta euskaraz egindakoak antzeko kopurua izanik. Kontraste jarduerak, berriz, euskaraz izan dira gehienbat.

Ikerketa parte-hartzaile hau partekatu nahi dugu orain.

 

-> Vivencias de comunicación machista. Estrategia de resistencia y transformación