ERAKUSKETA: emakumeen indarra era parte-hartzailean birpentsatzen.

 

35 emakumerekin batera, hainbat dinamikaren eta argazkiaren bidez indarrari buruz hausnartu ondoren, erakusketa bat aurkezten dugu. Era honetan, emakumeen indarra aitortu eta hari lekua eman nahi diogu, haien irudikapen anitzetan eta iruditegi nagusia zalantzan jarriz.

Gure bizipen, identitate eta jarreren aniztasunetik, desikasiz eta ikasiz goaz, indarra sortzen duten gako eta jarraibideak antzemanez: norberaren gorputzak, erritmoak eta mugak onartzea, autorrelatoan konfiantza izatea, besteei mugak jartzea, gauzak ez egitea edo egiteari uztea gustatzeko eta/edo onartua izateko, ahizpatasuna, erreferenteak.

Lan hori modu kolektiboan sortu dugu Sorginlore Gizarte Elkarteak, Nagore Legarretak eta, San José-tik (Costa Rica), Colectiva Caminandok eta Nati Vargasek. Bertan, Elizaran Ikastetxeko ikasleek, Izkali Institutuarekin lotutako Emakumeen Kultura Tailerreko kideek, Uliako Lore-Baratzak baratzea zaintzeko taldeko emakumeek, Colectiva Caminando-ko kideek eta Gipuzkoan bizi diren beste hainbat emakumek hartu dute parte.

Etorri eta ikusi, guri eragin digun gogoeta, indar, konfiantza eta ilusioa sortzea espero.