"ELKARREKIN ERRONKA KOLEKTIBOETARAKO ERANTZUN ERAGINKORRAK DEFINITZEN "
Aniztasunaren ikuspegitik ekitatea eta iraunkortasuna sustatzen dituzten gizarte ekosistema dinamikoetan sinesten dugun gizarte-elkartea gara.
Horretarako, egoera konplexuetan pertsona eta taldeen ibilbideak onartu eta ahalmenak indartzen dituzten kultur eta pedagogia parte-hartzaile feminista eta erantzunkidetuen alde egiten dugu.
Sorginloren PARTAIDETZA INTEGRALA kulturarte, belaunaldi eta generoen arteko aniztasunean arreta berezia jarriz, erantzun eta hobekuntza proposamen adierazkor eta esanguratsuak elkarreraginean eta elkarrekin eraikitzeko aukera ematen duen prozesu metodologiko gisa ulertzen dugu.
NOLA...
ERAIKUNTZA KOLEKTIBOA
Eraikuntza kolektiboaren eragina, zalantzarik gabe, egundokoa da, nahiz eta, komunikazio, hurbilketa eta ulermen eremuetan erronkak ekarri. Belaunaldi, genero eta kultur arteko estereotipoak eta rolak gainditu beharra dakar berekin.
Umorez eta gozamenez, entzumen aktiboz eta partekatutako xedeaz osaturiko ikuspegi honek norbanakoen eta taldeen ahalmenak aitortzea dakar berekin, afektuek eta emozioek arrazionaltasunarekin bat eginez.
ZAINTZAK
"Zaintzeak bizitza erdigunean jartzea esan nahi du. Komunitatea osatzen duen bizitza edo jarduera guzietariko ardura dakar eta inklusioa eta ekitatea abiapuntu gisa harturik, bizimoduaren eraldaketaren aldeko apustua egiten du. Politikoa da, afektibotik haratago doan zerbait da .”
Prozesuak, ekimenak eta dinamikak zaintzea funtsezkoa dela uste dugu. Horrela, gure ahultasunen eta elkarrekiko dugun loturaz jabetzeaz gain, zaientza rolen eta eginzkizunen aitortza eta oreka mantentzearen garrantziaz ere jakitun egiten gaitu.
IKASKETA, DESIKASKETA
ETA EKINTZAILETZA
Partaidetza integrala ikaskuntza mota bat da, hiru osagai hauetan oinarritzen dena: lehenik, norberaren gaitasun, ahalmen eta motibazio nagusien ezagutzan; bigarrenik, arau, ohitura eta aurreiritzien desikasketan; eta azkenik, motibazio, ikuspegi berrizale eta banakoek edo taldeek sortzeko, berritzeko eta hobetzeko duten boterearen kontzientziatik abiatzen den ekintzailetzan.
Prozesu horrek parte hartze nahia, ezaguera eta aukera sustatzen dituzten pedagogia organizatiboak eskatzen ditu. Erakundeak eta komunitateak beren pentsaera kritikoa, esperientzia ikaskuntza eta gobernantzan berrikuntzak sustatzeko egiten duten bidean laguntzen ditugu, norbanakoen aniztasuna kontuan harturik.