Ihes gela pedagogikoa, Sorginlore, Ikertze eta eXperientziak elkarlanean, beste hainbat eragile eta artistekin batera, sortutako Ihes Gelak eta Street (ihes-kalea) pedagogikoak dira.
PLAZerA
ihes-gela
Zer da plazera? Zerk eragiten digu? Non plazaratzen dugu? Zein da plazerren plaza? Nora eraman gaitzake plazerak? Denbora eta espazioan neurtu daiteke?
Plazerrek guztion egunerokotasunean duten presentzia antzemateko gai izango zarete edo plazer hutsean galduko zarete?
PLAZerA ihes gela, seguraski, ez da izango espero duzuen hori, edo bai, nork daki! Argi dagoena da, ondo pasako duzuela! Ateratzerakoan, denboraren barruan irtetea lortzen baduzue noski, kontatuko diguzue, plaza, leku, momentu edo egoera horretan bizitakoa!
Plazerren plazara sartzeko zentzumenak adi eta prest izan beharko dituzue: Taldean elkartu, erne egon eta salto egin ezazue PLAZerA ihes-gelara! PLAZerA ihes-gela pedagogikoa sartzea erraza da, ateratzea, ez hainbeste ordea!
Datak: 2024ko 1etik urtarrilatik - 2025ko martxoaren 29ra arte _ ZUMAIAN
LAN TALDEA
- Koordinazioa, edukia eta gauzatzea: Sorginlore Gizarte Elkartea eta Ikertze kultur elkartea
- Esperientziaren sortzailea: eXperientziak elkartea
- Arte zuzendaria: Ana Orozco
- Soinua eta argi instalazioak: UHINA sonorizazioa eta argiztapen profesionala
- Musika: Garazi Zabaleta Mendizabal
- Irudia: Ta puntu
- Elkarlana eta espzioen kudeaketa: Zumaiako Udala
- Babeslea: Elankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
PLAZerA ihes-gela pedagogikoa nola eraiki den azaltzen duen bideoa: helburu hezkidetzaileak, edukiak eta elkarlaneko prozesua.
MOTXILA LARANJA
ihes-kalea
HELBURUA:
HARREMAN OSASUNTSUAK sustetzea, erronka, sorpresa eta rol aldaketekin jolastuz, eta oritzapen dibertigarriak sortuz.
LANTZEN DIREN GAKOAK
- Lan taldea
- Gazteen rol aldaketak
- Kaleen okupazioa edo espazio publikoaren erabilira
- Imaginario kolektibo eta erreferente berriak plazaratu
- Jokoan zehar landuko diren gaiak: plazerra, maitasuna, mugak, itxura, kontsetimendua...
INFORMAZIO OROKORRA
- Hizkuntza: euskaraz eta gazteleraz
- Denbora: ordu beteko jolasa
- Partaideak: 8 talde gehienez, eta talde bakoitzean 5 kide. 40 gazte txanda bakoitzean.
LAN TALDEA
- Koordinazioa, edukia eta gauzatzea: Sorginlore Gizarte Elkartea eta Ikertze kultur elkartea
- Elkarlana: Oriana Ortiz eta Centros Cívicos Para la Paz de Costa Rica
- Esperientziaren sortzailea: eXperientziak elkartea
- Babeslea: Elankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
PARADISU
ihes-gela
Alaitasuna dago bertan? Kezka eragiten dizu? Urrun ikusten duzu, ala bertan? Paradisua leku bat dela uste duzu? Eta hala bada, bakarrik joango zinateke, ala norbaitekin elkarbanatuko zenuke esperientzia? Bertan geratuko zinateke, edo ihes egingo zenuke handik? Zein kolore du paradisuak? Badu kolorerik? Usainik? Soinurik? Bero egiten al du bertan?
Sartu Paradisu ihes-gelan eta egin aurre froga, enigma eta erronkei, oso adi egon beharko duzue, irtetea ez baita erraza izango!!!
Datak:
- ORIO (Iturriaga Jauregia) 2022 Irailak 23 - azaroak 30
- BEASAIN (Usurbe Antzokia) 2023 urtarrilak 27 - martxoak 31
LAN TALDEA
- Koordinazioa, edukia eta gauzatzea: Sorginlore Gizarte Elkartea eta Ikertze kultur elkartea
- Esperientziaren sortzailea: eXperientziak elkartea
- Arte zuzendaria: Ana Orozco
- Soinua eta argi instalazioak: UHINA sonorizazioa eta argiztapen profesionala
- Musika: Garazi Zabaleta Mendizabal
- Irudia: Ta puntu
- Elkarlana eta espzioen kudeaketa: Oriko Udala eta Beasaingo Udala
- Babeslea: Elankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
HARIMAKILA-tik
IHESI
LAN TALDEA
- Koordinazioa, edukia eta gauzatzea: Calcuta Ondoan ( Maider Sagredo Sorginlore kidea) Setem Hego Haizea eta Ikertze kultur elkartea
- Esperientziaren sortzailea: eXperientziak elkartea
- Harimakilaren birdiseinua eta egokitzapena. Produkzio artistikoa eta gauzatzea.: JUNTURA kooperatiba
- Soinua eta argi instalazioak: UHINA sonorizazioa eta argiztapen profesionala
- Elkarlana eta espzioen kudeaketa: Ordinziako Udala
- Babeslea: Elankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
Zer da HARIMAKILA-tik ihesi?
Ihes gela bat, jolas bat, esperientzia, bat, froga bat... .. hori dana eta askoz gehiago, etorri, bizi, saiatu, gozatu eta lortu HARIMAKILA-tik ihesi egitea.
Bakarrik 88 taldek parte hartzeko aukera izango dute, eta talde bakoitzean 5 pertsona gehienez... denbora aurrera doa... erreserba egin leku gabe gelditu baino lehen.
Aldaketarako prest?
HARIMAKILA Proiektua
HARIMAKILA moldagarria den proiektu artistiko bat da. Bere helburua Asian ehungintzan lan egiten duten langileen giza eskubideen urraketaren inguruan eta Arropa Garbia Kanpainak sustatzen dituen baloreen inguruan hausnarketa egitea eta sentsibilizazioa lortzea da.
Nahiz eta ehungintzan lan egiten duten lagileen eskubideen urraketa jendartean nahiko zabaldua dagoen errealitate bat den, Europako kontsumitzaileen eta Asia, Latinoamerika eta Afrikako ekoizleen artean dagoen distantzia fisiko eta kulturalak askotan hau ahaztera eramaten gaitu gure erosketak egitera goazenean “erosketa lekua” hautatu behar dugunean.
HARIMAKILA-tik IHESI, esperientzia artistiko-pedagogikoa da, arroparen atzean dauden istorioak eta ehungintzako esplotazioa mahai gainean jartzen dituena, ihes-gelako bizipen kolektiboetatik abiatuta, parte-hartzaileen elkarlana bultzatuz eta ikuspegi pedagogiko kritiko bat eskainiz.