ekinbat_kolore_claim

ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze Kultur Elkarteak, Zabalduz Kooperatibako Batzen proiektua eta Sorginlore Gizarte Elkarteak aliantzan bultzatu dugun proiektua da. EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketa zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinek kolaboratzen dute gurekin.

Multieragile proposamen honen helburua Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erreztea da. Horretarako, gizartean, komunitatean eta kulturan parte hartzea sustatzen duten testuinguruak sortzen ditugu. Horrez gain, eragile estrategikoei bideratutako emantzipaziorako funtsezko ezagutzak zabaltzen dituzten tresnak ere garatzen ditugu.

Parte-hartzea funtsezko elementu bat da. Gazteekin oinarrizko gaitasun soziolaboralak eta errotze soziokulturala garatzen dugu, baita ekosistemarekiko elkarelikatzea ere. Era berean, eragileen parte-hartzeak enplegu-aukerak sustatzea ahalbidetzen du.

Ikuspegi prebentiboa, sistemikoa eta generokoa duen proposamena da, eta euskararen sustapena eta jasangarritasuna barne hartzen dituena.

PARTE-HARTZAILEAK

  • Hasierako Lanbide Heziketan dauden gazteak.
  • Lanbide Heziketa zentroen komunitateak (eragile komunitario / herrikoak).
  • Emakume gazteak: Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatuetan, helduentzako ikastetxeetan eta GFAren babes-emantzipazio sisteman daudenak.
  • Eragile estrategikoak: administrazio publikoa, enpresa pribatuak, eragile antolatuak…
gazteekin
emakumeekin_transp
eragileekin

gazteekinbat!: pedagogia feministen bitartez, Gipuzkoako HLH publikoko zentroetako gazteen parte-hartze soziopolitikoa sustatzeaz gain, sinergiak sortzen ditugu tokiko ekosistemen eta zentroen artean. Irakasleak eta ikasleak prestatzen ditugu parte-hartze komunitarioan eta gaitasun soziokulturaletan, diagnostiko komunitario bat egin dezaten. Azkenik, ikasleek eta komunitateko eragileek, irakasleen laguntzarekin, ekintza bateratua antolatzen dute, identifikatutako lehentasun bati erantzuteko. Esperientziak sozializatzen ditugu, metodologia prototipatu dugu eta beste zentroetan eskalatuko dugu ere bai.

emakumeekinbat!: emakume gazteek ahalduntzeko eta laneratzeko tresnak garatzen dituzte, teknika artistikoetan oinarritutako introspekzio sortzaile prozesu baten bitartez. Emakume-taldeekin bultzatzen dugun iniziatiba da, hala nola: GFAren babes-emantzipazio sistemari lotutakoak, Helduentzako Hezkuntza Ikastetxeko ikasleak, Erdi Mailako Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatutako emakumeak... Hainbat lan-saio ondoren, prozesua ikustarazteko ekintza egiten dugu. Proiektua berdintasuneko teknikariekin eta eragile feministekin sozializatzen dugu.

eragileekinbat!:desabantaila egoeran dauden gazteak emantzipatzeko ezagutzak sozializatzen ditugu. Horretarako, enpleguaren bidez helduarora igarotzeko baliabideen gida eleaniztuna egin dugu. Lanbide Heziketa zentroei, enpresei, administrazio publikoari, gizarte entitateei eta GAZTEekin bat zein EMAKUMEekin bat-eko parte-hartzaileei gidaren sorreran parte hartzeko aukera eta formakuntza ematen diegu.

Material osagarriak:

gazteEkinbat! Pausuak

Gazteekin

Enplegagarritasunerako eragile estrategikoen mapa

Beterri-Buruntzaldean eta Oarsoaldean, zein Gipuzkoan, dauden enplegagarritasunerako eragile estrategikoen mapa kontsulta dezakezu.

Etengabe eraldatzen ari den materiala da, eta Zabalduz Kooperatiba - Sistema Batzenekin lankidetzan egindakoa.

Honi esker, desabantaila-egoeran dauden profilentzat bideratutako baliabideen inguruko informazioa eskuratzea apur bat errazagoa izango da.

Finantzatzailea: Eskubidez Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzarako Erakundeen Foroa.

Babesleak:

Kutxa_fondorik gabe
MARKA Gipuzkoa-urdina-claim